XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakasleak: Gero etxera joango naiz esan zuen
A Ikasleak: Gero etxera joango zela esan zuen
Irakasleak: Arratsaldean amaituko dut esan zuen
B Ikasleak: Arratsaldean amaituko zuela esan zuen
.

(Kosta egingo zaie ikasleei aldaketa hau egitea; nahikoa izango da idatziz egiten asmatzen badute).

B) Boz goraz Garxot-ena irakurri.

Irakurgaiaren azpian dauden galderei erantzun.

C) 87garren orrialdera joan eta hiruzpalau ikaslek Garxotek esan zuena azal dezatela: Bere semea Mikelot ez zela komentuan geratuko....

D) 11.15 ariketa egin.

E) 87garren orrialdeko I. eta II. ahozko ariketak binaka jarrita egin ditzatela.

F) Etxahunen irakurgaia egin.

Galdera batzu egin:
1) Zenbatgarren mendean jaio zen?
2) Badakizu zergatik deseredatu zuen bere Aitak?
3) Zergatik hil zuen gizon bat?
4) Zertan egin zuen lan hil arte?
5) Zergatik da famatua Etxahun?
6) Nolakoa da bere poesia?
.

Ondoren ikasle batzuk irakurgaiaren laburpena egingo dute ahoz, oso laburra eta erreza da eta.